Itsasoko Bartolome festak asteburuan ospatuko dira

Bartolome Deunaren jaiak ospatuko dituzte itsasoarrek bihartik aurrera

Bartolome Deunaren festen harira, ekintzak beteriko asteburua dator Itsason. Ostegun arratsaldean hasi eta igandera arte, hamasei jarduera prestatu dituzte herritarren gozamenerako. Pilota txapelketa labur baina biziarekin ekingo dieten San Bartolome festei. Jarraian, Elorza eta Iñaki trikitilariek eta Onintza Enbeitia eta Aitor Sarriegi Bertsolariek girotutako herri afaria izango da. San Bartolome egunean, Meza Nagusiaz gain, Oriko Migelen omenez artzaintzaren bilakaeraren inguruko hitzaldia emango du Fermin Leizaolak etnologoak. Era berean, ume jolasak eta pailazoak ere egongo dira arratsaldean, eta iluntzean Sukarra 37 taldearen kontzertua. Biharamunean, mus txapelketa eta bizikleta trabesia izango da eta, indarrak berreskuratzeko, paella lehiaketa herrikoia. Festak amaitzeko, Itsasoko herriak Handian filmean izandako parte–hartzeagatik, pelikularen emanaldi berezia egingo dute.
Bartolome Deunaren egitaraua xehe–xehe: Abuztuak 23, osteguna:
  • 18:00: Pilota express eliza–atarian.
  • 21:00: Afari herrikoia Elorza eta Iñaki trikitilariek eta Onintza Enbeitia eta Aitor Sarriegi Bertsolariek girotua
Abuztuak 24, ostirala:
  • 11:00: Meza Nagusia
  • 13:00: “Artzantzaren aldaketa Aralarren azken 50 urteotan” hitzaldia, Fermin Leizaolaren eskutik.
  • 18:00: Ume jolasak.
  • 19:30: Potxin eta Patxin pailazoak.
  • 21:00: Zahagi ardoa.
  • 00:00: Sukarra 37ren kontzertua.
Abuztuak 25, larunbata:
  • 15:30: Mus txapelketa.
  • 16:30: Mendi bizikleta trabesia.
  • 19:30: Pella lehiaketa herrikoia.
  • 23:00: “JundaJo” emanaldia Maddalen Arzallusen eta Harkaitz Allurren eskutik.
Abuztuak 26, igandea:
  • 11:00:n Hilerrian meza.
  • 12:15: “Itsaso airetik, 1955” erakusketa.
  • 13:00: Toka–lehiaketa.
  • 19:00: Handia filma.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa