Izagirre anaiek Astanarekin sinatu dute

ETBk aurreratu duenez, datozen bi denboraldietan Astanako txirrindulariak izango dira

Ion eta Gorka Izagirre anaiek datorren denboraldian zein talderekin lehiatuko ziren ez zegoen argi. Jakina zen Bahrain–Merida taldea uztiko zutela, baina nora joateko ez zegoen argi. Bada, ETBk aurreratu duenez, Astana taldearekin sinatu dute. Zehazki, datozen bi urteetarako. Sky eta UAE taldeen eskaintzak zituztela zabaldu zen, baina Euskal Telebistaren arabera, azkenean, talde kazakhstandarrarekin sinatu dute. Beste bi Euskal Herritarrekin egingo dute topo bertan: Pello Bilbao eta Omar Fraile bizkaitarrekin. World Tour mailako taldea izango da ormaiztegiarrentzat. Euskaltel–Euskadi, Movistar eta Bahrain–Merida taldeetan ibili dira aurretik. Bi anaiak gorengo mailan lehiatzen dabiltzanetik, soilik 2017. urtean ez ziren taldekide izan. Bien artean hamar etapa garaipen dituzte. Esaterako, Italiako Giroan etapa garaipen bana dute, eta biek irabazi dute Espainiako txapelketa.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa