Goierri Ampo taldeko Unai Cuadrado garaile Elgoibarren

Udako Criteriumeko lehen lasterketa poltsikoratu du hirugarren urtez jarraian Goierri Ampok

Goierri Ampo taldeko Unai Cuadradok irabazi du Etxaniz Memoriala. Azkaraten gora ihes egin du Baqué BH taldeko Jon Agirrerekin batera, eta buruz–buruko lehian, azkarrena izan da Goierri Ampo taldeko txirrindularia. Hala, Goierri Ampok hirugarrenez jarraian irabazi du Etxaniz Memoriala: iaz Omer Goldstein izan zen garaile, eta duela bi urte Julen Irizar. Gainera, taldekako sailkapena ere bereganatu du Goierriko taldeak. Sasoi puntu ederrean dabiltza, aurreko astean Aretxabaletan ere garaipena lortu baitzuten. 112,8 kilometroko klasika da Etxaniz Memoriala. Udako Criteriumeko lehen etapa izaten da. Udako Criteriuma hiru lasterketek osatzen dute, hala nola, gaur lehiatutako Etxaniz Memorialak, Gernikako probak eta Zegamakoak. Hiru lasterketekin sailkapen nagusia eratzen da irabazlea nor den erabakitzeko. Igandean izango da Zegamako proba. 10:00etan hasiko da, eta Goierriko errepideak zeharkatuko ditu. Tartean, bost muino igo beharko dituzte: Lierni (X2), Aztiri, Atagoiti eta Barbaris. Erabakigarria izango da azken igoera, Barbaris gaina helmugatik bost kilometrotara besterik ez dagoelako.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa