14 urte dituen arren, idiazabaldarrak ITF zirkuituko Mazedoniako irekia irabazi du
Mintegik junior mailako lehen titulua du Mazedoniakoa
Ane Mintegi tenislari idiazabaldarraren garapena ikusgarria da: astelehenean, ITF zirkuituko Mazedoniako irekia irabazi zuen. Junior mailan gainera, oraindik kadetea den arren. Junior mailan lortzen duen lehen garaipena da.
Mintegi, nahiz eta aurkari zaharragoekin lehiatu, ongi moldatu da Mazedonian. Finalean Elena Kraleva bulgariarra bi setetan menderatu zuen: 6-4, 6-2. Binakakoan ere lan txukuna burutu du, finalera heldu baitzen Silvia Marina Costache errumaniarrarekin.
Sekulako urtea harrapatu du Mintegik: Kartagena Hiria txapelketa irabazi zuen otsailean, 16 urtez azpiko Mutua Madrid Openean azken fasera iritsi zen maiatzean, kadete mailako espainiako txapeldun bilakatu zen ekainean,
eta Marca egunkariak antolatzen duen etorkizuneko tenislarien urteko sailkapena irabazteko bidean da. Etorkizun hurbilean profesional mailako lehen txapelketetan parte hartzea du buruan Mintegik.