Beasainek berdindu, Ordiziak galdu

2018-2019 denboraldiko lehenengo jardunaldia jokatu dute Hirugarren Mailan dauden bi futbol talde goierritarrek.

Beasainek Bermeoren aurka jokatu zuen denboraldiko lehen partida. Argazkia: Bermeo Futbol Taldea.

Beasainek Bermeoren aurka jokatu zuen denboraldiko lehen partida. Argazkia: Bermeo Futbol Taldea.

Asteburuan abiatu da 2018-2019 futbol denboraldia eta Hirugarren Mailan dauden bi talde goierritarrek, larunbatean, 17:00etan, jokatu zuten lehenengo partida. Beasaindarrek Bermeon jokatu zuten Jose Luis Ribera entrenatzaileak zuzendutako lehenengo partida ofiziala. Markagailuan aurretik joan baziren ere, azkenean banako berdinketarekin amaitu zen partida. Sailkapeneko 11. postuan kokatu da Beasain. Ordiziarren kasuan, Hirugarren Mailarako itzulerako lehenengo partida galdu egin zuen Altamiran, Portugaleteren aurka 0-5 galduta. Azkeneko postuan dira ordiziarrak. Asteburuan Bigarren jardunaldiko partida Soduperen aurka jokatuko du Beasainek, Loinatzen, eta Ordiziak Santutxuren aurka, Bilbon.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa