San Agustinen lehen txanpa ospatu dute Brinkolan

DSCN4013 Auzoko zaindariaren eguna bihar bada ere, aurreko asteburura aurreratu dituzte festak Legazpiko Brinkola auzoan, eta brinkolarrek ospatu dute dagoeneko ‘sanaustinetako’ txanpa nagusia. Ostiralean hasi eta atzo iluntzera arte, ekitaldiz beteriko egunak izan dira auzoan, eta festa giroa nagusitu da, musikaz, dantzaz eta ohiko hitzorduaz lagunduta. Hala, ostiral gaueko rock jaialdiak gazte ugari bildu zituen, eta larunbat arratsaldeko sardina eta txistorra dastaketak  Brinkola betetzea lortu zuen beste behin ere. Patata tortilla lehiaketari dagokionez, sei partaideren artean Nati Madinabeitia eta Asier Unzurrunzaga izeba-ilobak irabazi zuten bigarren urtez jarraian, eta toka txapelketako irabazleak Maria Jesus Olano eta Antonio Amondarain izan ziren, auzoko saria Pepe Segadek jaso zuen bitartean. Larunbat gauean txerririk gabeko txerri harrapaketa berezia egin zen, eta Iñigo Gorospek irabazi zuen lehia, 50 euroko saria eskuratuz. Igande eguerdiko kantu saioak ere jende ugari elkartu zuen elizatarian, eta arratsaldeko haurrentzako jokoek eta zezentxo eta zalditxoek eman zioten amaiera iluntzean jai astburuari. Bihar, San Agustin eguna da eta ohi den bezala, jubilatuen festa ospatuko da. 12:30ean meza izango dute eta ondoren, bazkaria Armuño elkartean. Hona hemen aurtengo San Agustin jaien laburpena irudietan:  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa