Kontzertu eta guzti dator Idiazabalgo Garagardo Azoka

37838836_2052857831641174_5948288241898618880_n Idiazabalgo Areto Futbol taldeak 16. Garagardo Festa antolatu du astebururako. Ostiraletik hasi eta igandera arte, egunero zabalduko dute Zelaa kiroldegia, 18:00etatik aurrera. Mota askotako garagardoak probatzeko aukera izango da bertan, eta afariak ere emango dituzte. Jokoak eta kontzertuak ere izango dira. Ostiralean, The Frankys etxeko taldeak joko du, afalondoan. Larunbatean berriz, VHS taldea ariko da. Bi egunetan, Josu Rodriguez eta JaviLaz DJen saioak izango dira, kontzertuen ondoren.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa