San Gregorion egun handia dute gaur kuadrillek

Ataungo San Gregorio auzoan atzo hasi zituzten festak, eta gaur kuadrillen eguna dute. Eguerdian, txuriz jantzita bildu dira lagun-taldeak plazan. Artadi elkartean, plazako txosnan eta Sutegi tabernan trago batzuk jo ondoren, Zelai pilotalekuan bazkaldu dute. 125 lagun elkartu dira oturuntzan; adin askotakoak, baina gazteak gehienak. Helduagoek soziedadeetara edo jatetxeetara jo dute gehiago. Paella, haragi gixatua eta izozkia prestatu dituzte ataundarrek, frontoian bertan. Mus txapelketa jokatu dute, eguerdian. 10 bikote aritu dira, plazan. Iraitz Zubizarreta-Eneko Arguedas bikoteak irabazi du, finalean Adur Barandiaran-Kepa Galparsoro 3-1 gaindituta. Ataundar guztien topagune  da San Gregorio, festetan. Sanmartindarrak eta aiarrak ere arrimatu dira, bai antolakuntzan laguntzera, bai txosnan edariak zerbitzatzera, eta bai parrandara. Kaleko giroa Asier Bidegain eta Leire Murua trikitilari ordiziarrek jarri dute. Atzo, emakumezkoen pala partida izan zen lehen ekitaldia. Agirresarobe-Uriarte elorrioarrek 30 eta 29 irabazi zieten Perlines-Urrestarazu ataundarrei. Arratsaldean, txokolate jana (18:00), karro karrera (19:00), euskal presoen aldeko ekitaldia (20:00), afaria (21:30) eta Inguma, Iratzar eta Ioar DJaren kontzertua (00:00) dituzte.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa