Beasaingo norantzan ibilgailuentzat pasoa itxita egongo da bihar
TRAFIKOA // Biharko azoka dela eta, hainbat aldaketa izango dira herriguneko zirkulazioan. Ibilgailu guztientzako Beasaingo norantzan pasoa galarazita egongo da 07:00etatik aurrera.Autobusak, Beasaingo norantzan geldiune bakarra izango du, Urdaneta Ka...
TRAFIKOA // Biharko azoka dela eta, hainbat aldaketa izango dira herriguneko zirkulazioan. Ibilgailu guztientzako Beasaingo norantzan pasoa galarazita egongo da 07:00etatik aurrera.Autobusak, Beasaingo norantzan geldiune bakarra izango du, Urdaneta Kaleko 78 zenbaki parean; Goierrialdeko autobusak 18:00etatik aurrera pasako dira. Bisitariei, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie. Baina kotxez gerturatzen direnentzat institutuko, Urdaneta ikastetxean eta Trevijanoko zelaian aparkalekua egokituko du.