Bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte etzi
ORDIZIA // Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute igandean, Ordiziako Barrena kultur etxean 12:00etan hasita. Aurtengoak 27. edizioa bete du eta Argi Berri Elkarteak antolatu du Ordiziako Udalarekin batera. Hiru kate...
ORDIZIA // Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute igandean, Ordiziako Barrena kultur etxean 12:00etan hasita. Aurtengoak 27. edizioa bete du eta Argi Berri Elkarteak antolatu du Ordiziako Udalarekin batera. Hiru kategoria izan dira aurtengoan ere eta antolakuntzak jakinarazi duenez, 22 lan jaso dituzte guztira. Horien artetik aterako dira aurtengo irabazleak. Lehiaketa honetan e paile lanetan Manu Olano, Nikolas Zeberio eta Izar Sarriegi aritu dira.