‘Hitzontziak’ eleberriaz arituko dira euskarazko irakurketa taldean

Legazpiko udal liburutegian nobelaren aleak eskuratu daitezke; saioa urriaren 9an izango da

montUrriaren 9an ikasturteko lehen bilera izango du Legazpiko euskarazko irakurketa klubak. Xabier Montoiaren Hitzontziak (Susa, 2017) nobela irakurrita eramango dute irakurleek. Legazpiko udal liburutegian eskura dituzte klubean parte hartu nahi duten irakurleek Hitzontziak eleberriaren aleak. Aleez gain, liburutegian irakurle taldeari buruzko informazio osoa ere jaso daiteke. Urriaren 9ko, asteartea, saioa 18:30ean hasiko da eta Gorka Azkarate urretxuarrak egingo ditu gidari lanak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa