Gipuzkoako txapelketan aurrez aurre Oiangukoak
ORDIZIA // Gipuzkoako larruzko paletako txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean, Olaberrian. Lehen mailan, Oianguko bi bikote izan ziren aurrez aurre. Beñat Ibargurenek eta Imanol Olaranek gain hartu zieten Aitor Luzuriagari eta Azeari ...
ORDIZIA // Gipuzkoako larruzko paletako txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean, Olaberrian. Lehen mailan, Oianguko bi bikote izan ziren aurrez aurre. Beñat Ibargurenek eta Imanol Olaranek gain hartu zieten Aitor Luzuriagari eta Azeari Andonegiri (35-32). Bigarren mailan ere, Oiangukoen arteko partida jokatu zen. Iñaki Aranburuk eta Iñaki Agirrek, 35-24 irabazi zieten Aitor Otegiri eta Zuhaitz Letamendiari. Maila berean, Xabier Ibargurenenek eta Gorka Berasategik, 35-20 galdu zuten Oiartzungo Txostenen aurka, etxetik kanpo.