Iazkoa berretsi da
Ander Iñarrak eta Oihane Azkorbebeitiak iazko garaipena berretsi dute Axari Trail lasterketan. Goierri Kopako eta Ligako irabazleak ere erabaki ditu Idiazabalgo mendi lasterketak a. vierbücherIdiazabalgo Axari Trail probaren seigarren edizioa jokatu ...
Ander Iñarrak eta Oihane Azkorbebeitiak iazko garaipena berretsi dute Axari Trail lasterketan. Goierri Kopako eta Ligako irabazleak ere erabaki ditu Idiazabalgo mendi lasterketak a. vierbücher
Idiazabalgo Axari Trail probaren seigarren edizioa jokatu dute asteburuan. Iaz bezala, Ander Iñarra lezotarra (2:09:49) eta Oihane Azkorbebeitia abadiñoarra (2:34:43) izan dira trail probako (25,34 km.) azkarrenak. Proba motzean (16 km), berriz, Iñigo Arias bilbotarra (1:22:01) eta Ane Iturria tolosarra (1:37:57) izan dira txapeldunak. Iturria, iazko irabazlea ere bada.Axari Trailen aurpegi aski ezagunak gailendu dira. Gizonezkoetan, Iñarrak errepikatu du garaipena nahiz eta iazkoan baino minutu batzuk gehiago behar izan dituen. Gizonezkoetan bigarren sailkatua Beñat Katarain zegamarra izan zen (2:15:49); helmugara iristen hirugarrena, aldiz, Jon Ugalde (2:18:01).
Emakumeen artean ere gauza berbera gertatu da. Podiumeko maila gorena, Idiazabalgo lasterketa ongi ezagutzen duen korrikalari batentzat izan baita; iaz ere Azkorbebeitiak irabazi zuen. Iñarrari gertatu bezala, Abadi-ñoarrak ere iazko lasterketan baino minutu batzuk gehiago behar izan zituen helmuga zeharkatzeko. Azkorbebeitiaren atzetik iritsi ziren Laida Elizegi zaldibiarra (2:40:39) eta Maud Combarieu (2:42:22).
Proba laburrean, gizonezkoetan Josu Imaz (1:22:03) iritsi zenbigarren helmugara, eta hirugarren postuan Aritz Munarriz (1:22:44) gelditu zen. Emakumeen artean, Oihana Zubillagak (1:43:25) lortu zuen bigarren postua, eta hirugarrena, Ane Eizagirrek (1:44:18).
Antolakuntzak igandeko lasterketaren inguruan egindako lehenengo balorazioa «oso positiboa» izan da. Seigarrena izanik, «lasterketa nahiko egonkortua» dela uste dute. «Jendearen iritziak oso onak dira eta orokorrean jendea oso gustura joaten da Axari Trailetik» gehitu dute.
Lasterketa amaituta, bazkaria egin zuten. 700 bat pertsona elkartu ziren «giro paregabean».
Goierri kopa eta liga
Axari Trail lasterketan erabaki dira, gainera, Goierri Kopako eta Ligako irabazleak. Kopan eta ligan, trail modalitatean, Ione Cerezo zumarragarra eta Martin Diez segurarra dira irabazleak. Sprintean, berriz, Mikel Zabalegi eta Ainhoa Matxinandiarena ordiziarrak.













