Aftersun jaia, krema beharrean

IMG_3160 Eguzkiaren ondorenerako krema da aftersun-a, baina gaur Ordiziako Oiangun ospatzen ari den Aftersun musika jaialdian eguzkia presente egon da, eta baita hari aurre egiteko krema ere, ezinbestean. Aurreikusitako moduan egiten ari dira jaia, eta jende asko inguratu da Oiangura, asko eta asko familia giroan. Ez ohiko musika topaketa da, kontzertu guztiak energia berriztagarrien bidez hornitzen baitira. Basque Country Solar Sound System, Ekiza, Los pies del Gato eta Maider Zabalegiren emanaldien ondoren, 19:00etan, Keu Agirretxea musikari bizkaitarraren txanda izango da, eta 20:30ak aldera, agurra. Iluntzerako badago beste plan bat, ordea. Aranzadiko kideen eskutik behaketa astronomikoa egingo baitute 21:00etan hasita. IMG_3155 IMG_3156 IMG_3157 IMG_3158 IMG_3159
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa