Pierre Urruti baionarra eta Majida Maayouf gasteiztarra azkarrenak Zaldibiako Herri Lasterketan

Pierre Urruti baionarra helmugan sartzen. Arg,: I. Gurrutxaga Pierre Urruti baionarrak eta Majida Maayouf gasteiztarrak irabazi dute gaur eguerdian jokatu den Zaldibiako VIII. Herri Lasterketa. Lapurtarra bakarrik iritsi da helmugara, eta 22:51eko denboran osatu du 7 kilometroko ibilbidea. Bigarren, Txomin Marañon durangarra sailkatu da (23:01) eta hirugarren Unai Arroyo tolosarra (23:02). Horien atzetik, Aimad Bouziane santurtziarra sartu da (23:02). Bouazine da probaren errekorraren jabea (22:18, 2012an egina). IMG_3061 Aurreneko ediziotik indarrean zegoen errekorra (Maider Gaztañaga ordiziarrak egina 2011. urtean, 26:21) hobetuz irabazi duena Majida Maayouf gasteiztarra izan da (26:04). Bigarren Sara Alonso sailkatu da (27:19) eta hirugarren Naroa Sagarna ormaiztegiarra (27:48). Izaro Rubio ordizarra, 2013ko edizioaren irabazlea, laugarren izan da (28:12). Guztira 72 korrikalarik hartu dute parte proba, eta horien aurretik herriko haurrak aritu dira korrika, hiru mailatan banatuta. Sailkapen osoa: www.herrikrosa.eus webgunean.    
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa