Ampo Ordiziak irabaziz hasi du liga

Ordiziarrek ezinhobe hasi dute liga, Santboianaren aurka irabaziz.

Ordiziarrek ezinhobe hasi dute liga, Santboianaren aurka irabaziz.

Ampo Ordiziak 48-31 emaitzarekin irabazi du Santboiana kataluniarren aurkako partida. Ordiziarrek liga hastearekin batera lortu dute lehenengo garaipena. Hainbat zale bildu dira errugbiko zelaiaren inguruan jokalariei indarra eta babesa emateko. 12:00etan hasi, eta 14:00etarako minutu gutxi falta zirela amaitu da norgehiagoka. Ordiziako jokalariek une biziak izan dituzten arren, aise gailendu dira kataluniarren aurka. Liga ezinhobe hasi dute ordiziarrek.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa