Orain Presoak taldeak irabazi du Urretxuko Karrozen ibilaldia

Orain Presoak kuadrilla izan da Urretxuko Euskal Jaietako Karrozen ibilaldiko garailea. Euren karroza erabili dute euskal presoen egoera salatzeko eta espetxe politiketan aldaketak eskatzeko. Urtero bezala, festa baino gehiago egin

Orain Presoak kuadrilla izan da Urretxuko Euskal Jaietako Karrozen ibilaldiko garailea. Euren karroza erabili dute euskal presoen egoera salatzeko eta espetxe politiketan aldaketak eskatzeko. Urtero bezala, festa baino gehiago egin dute Urretxuko kuadrillek: karrozak hainbat aldarrikapen egiteko erabili dituzte. Bederatzi kuadrillak hartu dute parte ibilaldian: karrozen aurkako erasoa salatzeko, karroza herrikoia egin dute. Trikitixa eta pandero doinuek Urretxuko kaleak hartu bezain laster abiatu dira karrozak Irimoko industrialdetik. Zanpantzarrek, dultzaineroek, erraldoiek eta txistulariek hasi dute ibilaldia, eta haien atzetik abiatu dira kuadrillak. 17:30etik iluntzera arte, festa giroan murgildu dira herritarrak. Dantzan eta kantuan iritsi dira kuadrillak Gernikako Arbola plazara, eta bertan egin dute sari banaketa. Karrozen aurkako erasoa dela eta, kuadrilla bakoitzeko ordezkari bana taula gainera igo da: bertan, aitortza berezia egin diete. IMG_4685 IMG_4686 IMG_4688 IMG_4693 IMG_4695 IMG_4696 IMG_4698 IMG_4881 IMG_4882 IMG_4887 IMG_4888 IMG_4891 IMG_4895 IMG_4900 IMG_4901 IMG_4904 IMG_4905 IMG_4908 IMG_4911 IMG_4913 IMG_4914 IMG_4918 IMG_4920 IMG_4924 IMG_4925 IMG_4928 IMG_4929 IMG_4931 IMG_4932 IMG_4933 IMG_4934 IMG_4936 IMG_4940 IMG_4944 IMG_4946 IMG_4947 IMG_4949 IMG_20180923_200815_799  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa