Oubaddik eta Loyok garaipena berretsi dute Josetxo Imaz lasterketan
El Hassan Oubaddik eta Elena Loyok irabazi dute 18. Josetxo Imaz lasterketa. Juan Inazio Etxeberria eta Izaro Rubio ordiziarrak izan ziren goierritarren artean azkarrenakEl Hassan Oubaddi eta Elena Loyo izan dira beste behin ere Josetxo Imazen omenez a...
El Hassan Oubaddik eta Elena Loyok irabazi dute 18. Josetxo Imaz lasterketa. Juan Inazio Etxeberria eta Izaro Rubio ordiziarrak izan ziren goierritarren artean azkarrenak
El Hassan Oubaddi eta Elena Loyo izan dira beste behin ere Josetxo Imazen omenez antolatutako lasterketako irabazleak. Biek ala biek aurreko edizioetan eskuratutako garaipena berretsi dute. Igandean jokatu zen Josetxo Imazen omenezkoaren 18. edizioa, Txindoki Atletismo taldeak antolatuta.Lasterketa hau ederki ezagutzen dute probako irabazleak diren Oubaddik eta Loyok. Azkeneko bost urteotako irabazlea da Loyo emakumezkoen artean. Oubaddik, berriz, 2014an irabazi zuen lehenengo aldiz, 2015ean bigarren postuan gelditu zen eta azkeneko hiru urteetan, bera izan da gizonezkoen artean podiumeko maila gorenera igo dena.
Aurtengoan, garaipena berretsi dute bi atletek. Oubaddik, 29:50eko denbora behar izan zuen helmuga zeharkatzeko. Haren atzetik sartu ziren Abdelhadi El Mouaziz (30:23) eta Chakib Lachgar (30:53).
Loyok, berriz, 34:56eko denbora egin zuen. Bigarren tokian Aicha Banik (35:09) sartu zen helmugan eta hirugarrena Majida Maayouf (36:32) izan zen.
Goierritarrei dagokienez, Juan Inazio Etxeberria ordiziarra izan zen lehena. Sailkapen nagusian zazpigarren egin zuen, 32:54 denborarekin. Emakumezkoen artean, berriz, beste ordiziar ba, Izaro Rubio; 38:29 behar izan zuen. Sailkapen nagusian bosgarren egin zuen.













