Oiangu Baserriak agur festa gazi-gozoarekin itxi ditu ateak asteburuan
Oiangu Baserriko arduradunek jatxetxea ixtea erabaki dute udalak ez duelako sinatuta zuten hitzarmena bete. Igandean agur festa egin zuten herritarrei esker ona erakustekoOiangu Baserriak agur festa batekin itxi zituen ateak igandean. Jatetxearen ardur...
Oiangu Baserriko arduradunek jatxetxea ixtea erabaki dute udalak ez duelako sinatuta zuten hitzarmena bete. Igandean agur festa egin zuten herritarrei esker ona erakusteko
Oiangu Baserriak agur festa batekin itxi zituen ateak igandean. Jatetxearen arduradunek Oiangura gerturatu ziren guztiekin batera esan nahi izan zioten agur bertan igarotako zikloari. Herritarren erantzunaren aurrean esker ona agertu dute, nahiz eta modu gazi-gozoan amaitu zen festa. Izan ere, duela hiru urte, jatetxearen ardura hartu zutenetik, baserriaren atarian izan den belar metari sua eman zion norbaitek eta «gertaera larri» hori salatu nahi izan dute.Festa giroan amaitu nahi izan dute Oiangu Baserriko arduradunek jatetxearen gidaritzan igaro duten denbora. Horregatik, igandean, bertaratu ziren guztiei edatekoa eta jatekoa atera zieten. Kontzertuak ere izan ziren arratsaldea girotze aldera. Baina festaren ondoren, baserriaren ondoan zegoen belar metatik kea eta garrak ikusi zituzten. Suhiltzaleei deitu eta itzaltzerakoan, meta desegin behar izan zuten. Oiangu Baserriko lantaldeak «gertakizun latz hau salatu» du.
Babes falta
Orain dela lau urte, Ordiziako Udalak eta Basque Culinary Centerrek sinatutako hitzarmenari esker, Oiangu Baserria berriro ireki zuten. Zentrotik pasatako bost sukaldari gaztek hartu zuten jatetxearen ardura. Urte hauetan, oso ohikoa izan da Ordiziako asteazkenetako azokan erosketak egiten ikustea Oianguko sukaldariak. Izan ere, hasieratik argi izan zuten «bertako produktuekin lan egingo» zutela. Horrez gain, herrian talde eragile bat gehiago izan direla ere esan daiteke, izan ere, herri mailan antolatu diren ekitaldi ugaritan parte hartu baitute: Ordiziarrock-en edo sukaldaritza hainbat txapelketako epaimahai moduan.
Baina orain Oiangu ixteko garaia iritsi da. Lantaldeko kideek hitzarmenean esaten zirenak ez direla bete salatu dute, eta udalak ez duela «Oiangu balorean jartzen» jakin, ezta «proiektu hau defendatzen» ere. Horregatik erabaki dute Oiangu Baserria uztea.
Hori horrela, orain dela urtebete Mutiloako Ostatuan ekin zioten bideari eutsiko diote.













