Ataun San Martingo jaiak antolatzeko bilera gaur egingo da
ATAUN // Ataungo San Martin auzoko festa batzordeak gaur egingo du antolakuntza bilera. Atseden-Toki jubilatuen txokoan da batzarra, 19:00etan. Azaroko jaietarako ideiak eta ekarpenak egin ahalko dira.













