Zaldibiarrak Kuadrilla Eguna ospatzen ari dira
Zaldibiarrak Santa Fe jaietako Kuadrilla Eguna ospatzen ari dira. 13:00etan kalejira egin dute Jun da Jo txarangarekin eta ondoren bazkaria hasi da. Bazkalondoan jokoak egongo dira, txarangak girotuta. 20:30etik 21:30era dantzaldia egingo dute, Tximeleta taldearekin. Talde honek 23:30etik aurrera ere joko du.