Luzuriaga eta Andonegi, Gipuzkoako txapelketako finalaurrekoan

309842 Oiangu pilota elkarteko Aitor Luzuriagak eta Azeari Andonegik Gipuzkoako txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute, larruzko paletako modalitatean. Asteburuan jokatu dute ligaxkako azken partida, eta bikote goierritarrak taldeburu bukatu du. 16-35 mendean hartu zuten Real Sociedad klubeko bikotea.
Finalaurrekoan, beste taldeko bigarren sailkatua izango dute aurkari, datorren asteburuan; oraindik erabaki gabe dago Andoaingo Gazteleku edo Errenteria izango den. Oianguko bikoteak, finalera iristea izango du helburu. Oiangu elkarteko beste bikote bat ere aritu da lehian, Beñat Ibargurenek eta Imanol Olaranek osatutakoa. Ligaxkako azken partidan garaipena behar zuten, baina 31-35 galdu zuten Usurbilgo Pagazperen kontra. Final aurrekotik kanpo geratzeaz gain, mailari eusteko partida jokatu beharko dute; hori ere, datorren asteburuan izango da.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa