Ordizia Rugby Elkarteak Burgosera joateko autobusa antolatu du

Ampo_Ordiziak_irabazi_du_k Asteburuko atsedenaldiaren ondoren, Ampo Ordiziak igande honetako partida du buruan. Burgosen jokatuko dute, UBU Colina taldearen kontra. Ordizia Rugby Elkarteak, autobusa antolatu du, taldea animatzera joateko. Igande goizeko 08:30ean abiatuko da, zuhaiztitik. Partida 12:30ean hasiko da, San Amaro zelaian. Autobus txartelaren truke, bazkaria ere emango dute. Joan nahi duten zaleek, mezu bat bidali behar dute info@ordiziarugby.eus posta helbidera, asteazkena baino lehen.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa