Ohitura zahar, festa berri Ataunen
Hamahiru gunetan banatuta, Ataunen V. Ohitura Zaharren Eguna ospatu dute. Antzinako lan, usadio, bizimodu eta etnografiazko ondare erakusketa egin dute. Zortzi iturritako ura, tartean.Ez zuen asko usteko, duela 50-60 urte, igande arratsaldeetako dantza...
Hamahiru gunetan banatuta, Ataunen V. Ohitura Zaharren Eguna ospatu dute. Antzinako lan, usadio, bizimodu eta etnografiazko ondare erakusketa egin dute. Zortzi iturritako ura, tartean.
Ez zuen asko usteko, duela 50-60 urte, igande arratsaldeetako dantzari bikoteak banatzen eta dantzaldia zapuzten ibiltzen zen apaizak, festa batean berpiztuko zenik. Ataunen posible da. Ondare immaterial eta material bilketan aritzeak horixe baitakar. V. Ohitura Zaharren Egunean, herenegun, Jentilbaratza elkarteko ataundarrek antzerki eta erakusketa-gai bihurtu dituzte ez horren aspaldiko kontuak.Ataungo iturrien garrantzia ere bistarazi dute. Zortzi zehar desberdinetatik ekarritako ura ipini zuten plazan, kanil banatatik: Amusta, Intsusti, Sotxota, Erremedio, Aldatxo, Paxkualiturri, Urdagain eta Iturriotz iturriak ondare hidrologiko baitira.
Sukaldean, gaztagintza eta lixiba erakutsi zuten. Belar-meta egin zuten, sortakadak kable bidez mendialdetik maldan behera bota ondoren. Edo lau mikelete errondan ibili ziren, kapa eta txapelekin, fusilak sorbaldan.
Bost aldiz egin dute Ataunen Ohitura Zaharren festa: 2005, 2008, 2010, 2014an eta aurten. Hurrengorako gaia bilatzen, biltzen eta ontzen segiko dute.













