Babes ofizialeko etxebizitzak salgai daude Ordizian
ORDIZIA // Ordizia Lantzen S.A. Ordiziako Udalaren sozietateak Filipinak kaleko 38 eta 42an kokatutako babes ofizialeko 8 etxebizitza esleitzeko prozedura jarri du martxan. Etxebizitza hauek garaje eta trastelekuekin batera esleituko dira jabetza erreg...
ORDIZIA // Ordizia Lantzen S.A. Ordiziako Udalaren sozietateak Filipinak kaleko 38 eta 42an kokatutako babes ofizialeko 8 etxebizitza esleitzeko prozedura jarri du martxan. Etxebizitza hauek garaje eta trastelekuekin batera esleituko dira jabetza erregimenean. Eskaerak Udal Arreta bulegoan egin behar dira azaroaren 23a baino lehen, egun hori barne, ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 08:30era. Etxebizitzen inguruko xehetasun guztiak www.ordizia.eus webgunean eta iragarki taulan daude jarrita, herritar guztien eskura.