Iñaki Azurmendi aizkolariak Euskal Herriko finala jokatuko du
Igandean, 12:00etan, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Euskadiko I. Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatuko da. Iñaki Azurmendi arriarandarrarekin batera Iker Vicente (Nafarroa), Mikel Larrañaga (Gipuzkoa), Aitzol Atutxa (Bizkaia), Joseba Otaegi (...

Argazkia: Iban Errazu.
Euskadiko I. Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatuko da igande honetan, 12:00etan, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Iñaki Azurmendi arriarandarrarekin batera Iker Vicente (Nafarroa), Mikel Larrañaga (Gipuzkoa), Aitzol Atutxa (Bizkaia), Joseba Otaegi (Gipuzkoa) eta Eneko Otaño (Gipuzkoa) ariko dira Euskal Herriko txapelaren bila. Lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko enbor ebaki beharko ditu aizkolari bakoitzak.
Azurmendik HITZAri adierazi dioenez, «nahiko gorputzaldi onarekin» iritsi da finalera. «Ahal den neurrian gozatu eta lan on bat egiteko» asmoarekin joango da igandean Labritera. Azurmendik bi aldiz jantzia du Euskal Herriko txapela, 2011n eta 2013an.