Oiarbide eta Arraiza goierritarrak garaile Ataungo korrikaldian
Ataungo 36. Hiru Auzoetako Korrikaldian Goierrin geratu dira bi txapelak. Alexander Oiarbide ordiziarrak irabazi du gizonezkoetan, Maite Arraiza lazkaotarrak emakumeetan. Igande goizean jokatu zen, San Martin auzotik Aiaraino joan-etorrian (17,3 km).Hi...
Hiru Auzoetako Korrikaldiaren palmaresean garaile modura estreinatu dira biak, gainera. Oiarbidek 57:07 minutuan bukatu zuen proba, Chakib Lachgar errenteriarrak iaz jarritako marka baino 3 minutu gehiagorekin. Hotza eta bustia izan zuten korrikalariek, herenegun.
Bigarren, David Garcia durangarra sailkatu zen (58:10), eta hirugarren Angel Vazquez lazkaotarra (58:51), 2013ko txapelduna.
Maite Arraiza, sasoian
Emakumezkoetan, Maite Arraiza nagusitu da. Aurreko asteburuan Donostiako 15 kilometroko Klasikoa irabazi zuen, eta Ataunen ere goi maila erakutsi du Lazkaon bizi den donostiarrak. 1:08:28 orduan geratu du kronoa, Maite Maioraren 2015eko markatik 2:28ra. Maialen Muñoz ibartarra (1:10:52) eta Maider Lasa tolosarra (1:14:03) ondoren.
Krosa 111 atletak bukatu dute (emakumeak 11). Lehen ataundarra (16 guztira, gizonezkoak denak) Jokin Etxeberria izan da.













