Zine emanaldien ordutegiak aldatu egingo dira Legazpin
Zineklub saioak ohi bezala ostiralean izango dira, baina 21:30ean
Ostiraletik aurrera zineklub saioen ordutegiak aldatu egingo dira. Hain zuzen, ostiraletako emanaldiak 21:30ean izango dira.
Datorren ostiralean John Carrloll Lynch zuzendariaren Lucky filma emango dute, 2017koa. Halaber, osteguneko zine saioa 19:30ean izango da eta Martin Provost zuzendariak iaz estreinatutako Sage Femme (Bi emakume) filma emango dute. Emanaldi guztiak Latxartegi aretoan egiten dituzte.