San Bartolomeko aztarnen bila
Ordiziako San Bartolome auzoan, ermita kokatuta dagoen tokian hain zuzen ere, indusketa lanak burutzen ari dira Gure Iraganakoak. Pasa den astean barruko aldean aritu ziren eta atzo, georradarrak esandakoari jarraituz, kanpoko aldeko indusketekin hasi ...
Ordiziako San Bartolome auzoan, ermita kokatuta dagoen tokian hain zuzen ere, indusketa lanak burutzen ari dira Gure Iragana taldekoak, Suhar arkeologia etxeak lagunduta. Pasa den astean barruko aldean aritu ziren eta atzo, georradarrak esandakoari jarraituz, kanpoko aldeko indusketekin hasi ziren. Zulatzen hasi eta segituan, aztarnak bilatu zituzten. Orain, bilatutako hori zer den aztertu beharko dute.
















