
Udaleko Berdintasun sailak autodefentsa ikastaroa antolatu du neska gazteei zuzenduta, 14- 15 urtetik gorakoentzat hain zuzen ere. Ikastaroa azaroaren 9an eta 10ean egingo da eta aldez aurretik izena ematea komeni da. Horretarako,
berdintasuna@ordizia.eus epostara idatzi edo 943 805 610 telefonora deitu beharko dute interesa dutenek.
Ikastaroaren lehen egunean 5 euroko ordainsaria jasoko da eta azken egunean itzuliko da bi saioetan parte hartu dutenei.
Ikastaroaren helburua, neska gazteek beraien egunerokotasunean bizi dituzten eraso edo diskriminazio egoerak identifikatzeko gai izatea eta hauei aurre egiteko estrategia indibidual eta kolektiboak lantzea, da besteak beste.