Autodefentsa ikastaroa antolatu dute Ordizian neska gazteentzat
Udaleko Berdintasun sailak autodefentsa ikastaroa antolatu du neska gazteei zuzenduta, 14- 15 urtetik gorakoentzat hain zuzen ere. Ikastaroa azaroaren 9an eta 10ean egingo da eta aldez aurretik izena ematea komeni da. Horretarako, berdintasuna@ordizia....
Ikastaroaren helburuak neska gazteek beraien egunerokotasunean bizi dituzten eraso edo diskriminazio egoerak identifikatzeko gai izatea, eta hauei aurre egiteko estrategia indibidual eta kolektiboak lantzea dira, besteak beste.













