San Blas festak prestatzen hasteko bilera egingo dute
IDIAZABAL // Datorren urteko San Blas festak prestatzen hasteko, bilerarako deialdia egin du Idiazabalgo udalak. Bihar, asteazkena, izango da batzarra, udaletxeko areto nagusian, 18:00etatik aurrera. Bilera irekia izango da, eta San Blas jaien inguruan...
IDIAZABAL // Datorren urteko San Blas festak prestatzen hasteko, bilerarako deialdia egin du Idiazabalgo udalak. Bihar, asteazkena, izango da batzarra, udaletxeko areto nagusian, 18:00etatik aurrera. Bilera irekia izango da, eta San Blas jaien inguruan ekarpenak egin nahi dituzten herritar guztiei joateko gonbita egin die udalak.