Atauniker elkarteak gaur egingo du urteko batzarra
ATAUN // Gabillene etxean elkartuko dira, gaur, Atauniker kultur elkarteko bazkideak, urteko batzar nagusia ospatzeko. 19:00etan hasiko da. Azken batzarreko aktaren onarpena, 2018ko ekimenen balorazioa, diru kontuak, 2019rako egitasmoak eta zuzendaritz...
ATAUN // Gabillene etxean elkartuko dira, gaur, Atauniker kultur elkarteko bazkideak, urteko batzar nagusia ospatzeko. 19:00etan hasiko da. Azken batzarreko aktaren onarpena, 2018ko ekimenen balorazioa, diru kontuak, 2019rako egitasmoak eta zuzendaritza batzordearen aukeraketa izango dituzte lantzeko gaien artean. Proposamen berriak jasoko dituzte. Batzarraren ondoren, otordua egingo dute, Aizkoate elkartean.