Irteera antolatu dute iganderako mendi elkartekoek
IRTEERA // Irteera antolatu dute datorren iganderako, azaroak 11, Ordiziako Mendizaleen Elkarteko lagunek. Oraingo honetan Nafarroa aldera egingo dute. Lizarrusti. Iraio eta Putterri igaroko dituzte. Ohiko tokian 08:00etan gelditu dira.













