Irisgarritasuna hobetzeko lanak Ordizian
Oinezkoentzat irisgarritasuna hobetzeko lanak burutzen ari dira egunotan Ordizian, San Batolome auzotik Goierri Eskolara doan bidean. Hori horrela, merkatal gunetik gertu, Oria ibaiaren gainetik igarotzeko zubian dagoen oinezkoen bideari zabalera handi...
Oinezkoentzat irisgarritasuna hobetzeko lanak burutzen ari dira egunotan Ordizian, San Batolome auzotik Goierri Eskolara doan bidean. Hori horrela, merkatal gunetik gertu, Oria ibaiaren gainetik igarotzeko zubian dagoen oinezkoen bideari zabalera handiagoa emango diote eta, bide batez, eskailerak ere kenduko dituzte, arrapalak jartzeko.