LAPKE pilota taldeko bi bikote, Gipuzkoako txapeldun

Gipuzkoako Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte asteburu honetan, Azpeitian eta Idiazabalen. Emankorra izan da Goierriko pilotari harrobiarentzat. Gaur goizean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, senior mailan Zubizarreta-Garmendia bikotea (Lazkaoko Lapke) suertatu da txapeldun. Ataundarrak eta lazkaotarrak Ohorezko Mailan irabazi dute, Tolosako bikotearen aurka.
Garmendia eta Zubizarreta seniorrak, Gipuzkoako Ohorezko Mailako txapeldun, gaur Idiazabalen./Lapke

Garmendia eta Zubizarreta seniorrak, Gipuzkoako Ohorezko Mailako txapeldun, gaur Idiazabalen./Lapke

Jubenil mailan, berriz, atzo Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan beste txapela bana jantzi zuten Lapkeko Jagoba Uranga eta Beñat Senar bikoteak. Haiek ere tolosarrak menderatu dituzte finalean.
Uranga eta Senar, Gipuzkoako txapeldun jubeniletan, atzo Azpeitian./Lapke

Uranga eta Senar, Gipuzkoako txapeldun jubeniletan, atzo Azpeitian./Lapke

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa