Argazki rallyko irudiak eta sariak etzi emango dituzte
ATAUN // Ataungo Udalak antolatutako XIV. Argazki Rallyan parte hartu zutenen irudien emanaldia larunbatean izango da, Herri Antzokian, 12:00etan. Urriaren 7an egin zen rallya. Orduko argazkiak ikusi ondoren, sari banaketa egingo dute.













