Zuhaitz Eguna egingo dute bihar Gipuzkoako eskola txikiek Zerainen

IMG_9663-768x576 Gipuzkoako Eskola Txikien koordinakundeak antolatuta, Zuhaitz Eguna izango da bihar Zerainen. 11:00etan, Burdinaren mendiko Aizpeako meategietako aparkalekuan elkartu eta 15 minutu oinez joanda, zuhaitzak landatuko dituzte baso autoktonoak berreskuratzeko helburuarekin. 13:30ean, plazan, hamaiketakoa egin eta 14:30ean kafea hartuko dute bizkotxoarekin lagunduta (eguraldi txarra bada, pilotalekuan). 16:00etatik 18:00-etara, berriz, jolas kooperatiboak egingo dituzte haurrek eta gurasoek, Urtxintxak gidatuta. Ner Groupek eta Gipuzkoako Eskola Txikiko guraso elkarteek bat egin dute biharko Zuhaitz Egunarekin.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa