'Luxuzko mentore' programa ikaslearen talentua indartzeko
Lan mundura salto egiteko, ikasketak burutzeaz gain, beste gaitasun batzuk izateak edota lantzeak duen garrantziaz aritu dira egunotan Goierri Campuseko Mondragon Unibertsitatean, Ordizian. Luxuzko mentore programaren bidez, ikaslearen talentuak indart...
Esperientziaren mezua
Egitasmoan parte hartuko duten mentoreak enpresa munduan sekulako ibilbidea egin duten profesional ezagunak dira. Euren eskarmentua eta jakituria partekatuko dute ikasleekin, bizitzaz eta enpresaz dakitena, eta horretaz gain, urte bukaera bitartean garatu beharko duten proiektuan, ibilgailu autonomo baten diseinua, fabrikazioa eta automatizazioa burutzeaz gainera, soft skills edo zeharkako gaitasunen inguruko aholkularitza emango die gazteei.
Ate irekiak, 29an
Azaroaren 29an, ate irekien eguna egingo dute MUren Goierri Campusean, 17:30etik aurrera.













