Bost desfibrilagailu erosi dituzte Lazkaon eta kurtsoa bihar da
LAZKAO // Bihotzekoa jasan duen pertsona suspertzeko, bost desfibrilagailu erosi ditu Lazkaoko Udalak. Futbol zelaian, kiroldegian, Areria antzokian eta udaletxeko arkupeetan jarriko dituzte lau. Beste bat udaltzainek autoan eramango dute. Desfibrilaga...
LAZKAO // Bihotzekoa jasan duen pertsona suspertzeko, bost desfibrilagailu erosi ditu Lazkaoko Udalak. Futbol zelaian, kiroldegian, Areria antzokian eta udaletxeko arkupeetan jarriko dituzte lau. Beste bat udaltzainek autoan eramango dute. Desfibrilagailuak zer diren eta nola erabili behar diren ikasteko, bihar, 18:00etan, kurtso irekia emango dute Areriako areotan.