Juanito Oiarzabal La Salle-Legazpikoekin Irimora joango da
Igandean La Salle-Legazpi ikastetxeko mendi taldeak Gabonetako irteera egingo du. Urtero bezala, Irimora joango dira eta jaiotza jarriko dute. Ondoren, Zazpi Puntak egingo dituzte eta Trekutzen hamaiketakoa egingo dute. Duela
Igandean La Salle-Legazpi ikastetxeko mendi taldeak Gabonetako irteera egingo du. Urtero bezala, Irimora joango dira eta jaiotza jarriko dute. Ondoren, Zazpi Puntak egingo dituzte eta Trekutzen hamaiketakoa egingo dute. Duela bi urte Aritz Egea eta Oihana korrikalariekin joan ziren eta oraingoan Juanito Oiarzabal mendizalearekin joango dira.
Mendi taldeak 25 urte beteko ditu 2020an. Bi astean behin irteera bat egiten dute, irailetik ekainera. Irteera bakoitzean 50 bat ikasle eta gurasok parte hartzen dute.