Kantu eskea, aspalditik datorren ohitura

Eskusoinua, panderoa eta danbolina lagun, Gabiriako mutil gazte kuadrilla ikus daiteke aspaldiko irudi honetan kantu eskean. Atorra, zapia eta txapela jantzita, ...

Gabiria-1932

Eskusoinua, panderoa eta danbolina lagun, Gabiriako mutil gazte kuadrilla ikus daiteke aspaldiko irudi honetan kantu eskean. Atorra, zapia eta txapela jantzita, dotore asko agertzen dira guztiak;?jaiotza txiki bat ere bazuten alboan. Argazkia 1932. urteko Gabonetan aterata dago, Larreaenea baserriaren atarian.

Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera: Nikolas Alustiza (Oñatibiaundi, osaba), Markos Zabaleta (Izargoena), Serapio Elosegi (Oñatibitxiki), Antonio Ariztimuño (Izarbarrena), Juan Joxe Arrondo (Oñatibiaundi), Pedro Murua (Izarraundi), Patxikito Irizar (Eizmendi), Antonio Arzelus (Kalebarren), Esteban Alzueta (Izarrerdikoa), Joxe Murua (Alkaintxiki) eta Jose Ariztimuño (Igeribargarakoa) ikus daitezke.

Makurtuta dagoena: Patxi Alustiza Gabiria (Oñatibiaundi) da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa