Muslari urretxuarrek irabazi dute Moskorrak-en lehenengo saria
Lazkaon larunbatean arratsaldean jokatu zuten Moskorrak mus txapelketaren 37. ekitaldia, Gerriko soziedadean. 116 bikote elkartu ziren.Urretxuko Llanos eta Fermin muslari bikoteak irabazi du txapelketa. Txapela bana eta 1.500 euroko diru saria eskuratu...
Urretxuko Llanos eta Fermin muslari bikoteak irabazi du txapelketa. Txapela bana eta 1.500 euroko diru saria eskuratu dute. Bigarren tokian Epi eta Josu lazkaotarrak geratu dira (600 euro), Jose Carlos eta Jabi hirugarren (300) eta Txema-Olea 4. (150).
Sari ugari banatu dituzte antolatzaileek. Sailkapen nagusiko 8. postura arteko bikoteek jaso dute opariren bat. Horrez gain, herriko lehenengo bikotearena Epik eta Josuk, eta lehen bikote mistoarena Kristinak eta Juan Marik jaso dute, txuleta pareak.
Kontsolamendua ere bai
Aurtengo berritasunen artean, lehen jokoan kanporatutakoen artean jokatu den kontsolamendu lehiaketa paraleloa izan da. Jon eta Iñaki ataundarrek lortu dute aurreneko saria (300 euro), Rafa-Agirre finalean menderatuta (150 euro).
Zozketak ere egin dituzte. Afaria 8.946 errifari egokitu zaio, bi arkume 1.450 zenbakiari, A serieko opariak 940-ri eta B seriekoa 140 zenbakiari.













