Asier Diez: «Jateko mizkina naizen arren, ongi moldatuko naiz Arzak jatetxean»
Erosketak Legazpin egiteko ohitura dauka Diezek (Legazpi, 1983). Ohitura horrek Ilinti merkatari elkarteak zozkatutako otordu berezia irabazteko aukera eman dio. Arzak jatetxera joango da.Zertan zetzan Legazpiko Ilinti merkatari elkartearen zozketa?Ili...
Erosketak Legazpin egiteko ohitura dauka Diezek (Legazpi, 1983). Ohitura horrek Ilinti merkatari elkarteak zozkatutako otordu berezia irabazteko aukera eman dio. Arzak jatetxera joango da.
Zertan zetzan Legazpiko Ilinti merkatari elkartearen zozketa?
Ilinti barruan dauden dendetan erosketak egin eta erosleen artean Arzak jatetxean bi lagunentzako otordua zozkatu dute.
Nola izan zenuen saria jaso izanaren berri?
Bikotekidearen bitartez jakin nuen eta gero Ilintitikoek deitu zidaten. Poza hartu genuen ez baita erraza Arzak jatetxera joatea, are gutxiago bikotean.
Saria ez da nolanahikoa, ezta?
Aurtengoa beste sari mota bat izan da, zeren orain artean Legazpiko Ilintiko dendetan gastatzeko bonuak zozkatzen baitzituzten. Sari hau Legazpitik atera da.
Nik oso pozik hartu nuen, eta jateko mizkina naizen arren, ongi moldatuko naizela uste dut. Lagunak, mizkina naizela jakinda, nire ordez joateko prest agertzen dira egunero, baina ez, moldatuko naizela esaten diet [barre egin du].
Ez da, gainera, azkenaldian familian lortu duzuen sari bakarra?
Ez, kasualitatea edo ez, bikotekideak aurrekontu parte hartzaileetan botoa emateagatik 50 euroko txartela lortu du Legazpiko jatetxeren batean gastatzeko. Batek baino gehiagok txantxetan galdetu digu ea tranparen bat egin dugun.
Barregarria izan zen, gainera, bikotekideak txartel hura berari egokitu zitzaiola eta norekin joango zen aukeratuko zuela esan zidalako. Biharamunean niri Arzak-ena egokitu eta «orain nik erabakiko dut», esan nion bromatan.
Erosketak Legazpin egiteko ohitura duzue.
Bai, eguneroko erosketak beti eta ahal den neurrian beste guztiak ere bai. Herrian erosteak erantsitako balioa dauka bertakoekin hartu-emanak dituzulako. Dendariek ezagutzen gaituzte eta gustura hartu dute saria guri egokitu izana, jakin badakitelako Legazpin erosteko ohitura daukagula.
Saria larunbatean jasoko duzu, noiz joango zarete Arzak-era?
Gabonak pasa eta data finkatzen hasiko gara saria behar bezala ospatzeko.













