Goazen Ordizia berezia egin dute urtea amaitzeko
Eguberrien atarian, Goazen Ordizia berezia egin dute gaur, azkeneko urteetan bezala. Ohiko ibilbidea baino motzagoa egin dute gaur horregatik. 10:30ean abiatu dira Plaza Nagusitik eta herrigunean bueltatxoa eman eta Zuhaizti zentrora joan dira. Han, Oianguren institutuko ikasleek, egunotan prestatutako emanaldia egin dute eta jarraian txistorra pintxoak banatu dizkiete parte hartzaile guztiei.
Garaguneak, Zuhaiztik, Eguneko zentroak, Oianguren institutuak, Osakidetza, Alotza haurtzaindegiak, Nagusilanek, Ordiziako Udalak eta hainbat herritarrek parte hartu dute gaurko hitzorduan.













