Made In Urola eskulangile azoka egin dute Zumarragan

Zumarragan Made In Urola eskulangile azoka egin dute: Zumarragako eta eskualdeko artisauak euren produktuak erakusten eta saltzen aritu dira 10:00etatik 15:00ak arte. Azokaren helburua, inguruko artisauen produktuak ezagutzera ematea da,

IMG_6280Zumarragan Made In Urola eskulangile azoka egin dute: Zumarragako eta eskualdeko artisauak euren produktuak erakusten eta saltzen aritu dira 10:00etatik 15:00ak arte. Azokaren helburua, inguruko artisauen produktuak ezagutzera ematea da, baita bertako kontsumo iraunkorra sustatzea ere. Bertan izan da, esaterako, Josu Maroto marrazkilaria. Bere lanak saltzeko eta ezagutzera emateko eremu aproposa izan da azoka. Urrian Inktober erronkan parte hartu zuen: hilabeteko egun bakoitzean marrazki bat egin zuen. Erronka horretarako sortutako marrazkiak erakutsi ditu. Artisau produktu bakoitzak bere istorioa du, eta produktu berezi horietako batzuk eskuratzeko zozketa egin dute azokan erosketak egin dituztenen artean. IMG_6272 IMG_6275 IMG_6278 IMG_6282 IMG_6283 IMG_6287 IMG_6289 IMG_6292 IMG_6296 IMG_6301 IMG_6302 IMG_6306 IMG_6307 IMG_6309 IMG_6310 IMG_6314  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa