Ataungo gabonetako pilota txapelketan Txapagainekoak gailendu dira
Urtea ederki amaitu dute Ordiziako Txapagain pilota elkarteko pilotariek. Ataungo Gabonetako VI. Eskuzko Txapelketan, jokatu ziren hiru kategoriatan txapeldun izan ziren Ordiziakoak. Abenduaren 26an hasi eta abenduaren 29an Ataungo auzo eta udal kiroldegian jokatutako finalekin eman zioten amaiera Ataungo Gabonetako Txapelketari.
Mutilen artean benjamin mailan, Txapagaineko Eneko Telleria eta Xabier Albedi izan ziren irabazle, Ataungo Egoi Aranburu eta Aitzol Aramendiri 18-6 irabazi ondoren. Mutilen alebin mailan, Txapagaineko Oier Izagirrek eta Iñigo Alberdik txapela lortu zuten Ataungo Amets Izagirre eta Mikel Alzuari 18-8 gailendu ondoren. Azkenik, mutilen infantil mailan, Txapagaineko Aratz Otaegi izan zen txapeldun Lazkaoko Jokin Askarairi 18-5 irabazi ondoren.