
Gipuzkoako Pala Txapelketako finala jokatuko dute Oiangu pilota Taldeko palariek, Gaztelekuren (Andoain) kontra. Etzi, larunbatarekin batera izango da hitzordua. Aurreko denboraldian ere beraiek jokatu zuten finala; 16:30ean hasiko da aurrez aurrekoa, Carmelo Balda pilotalekuan, Donostian. Gaztelekuko Altuna eta Rekalde izango dira Oianguko Luzuriaga eta Letamendiaren aurka arituko direnak.