Otsailaren 23an lehiatuko dira herrietan sailkatutako muslari bikoteak, Herri Antzokian. Nazio mailako finala Lizarran da, martxoan. Hasi dira kanporaketak
Ataun San Gregorioko kanporaketan jardun zuten finalistak.
Euskal Herri osoa mahaiaren bueltan musean bildu ohi duen txapelketa hasi da. Irailean ekin zioten goiztiarrenek, Lapurdin, Euskal Herriko XI. Mus Txapelketari. Iaz 2.200 bikotek parte hartu zuten, eta Uztaritzeko finalean txapeldunorde Joseba Gabilondo eta Joseba Telleria legazpiarrak, eta laugarren Jexux Jauregi
Altzo Txiki eta Joxi Etxeberria zaldibiarrak izan ziren.
Aramako saioko txapeldunak.
Ohi bezala, herrietako kanporaketak jokatuko dira lehenbizi, urtarrilaren 31ra arte. Goierriko lehenengoak egin dituzte jada. Ataunen, abenduaren 22an, Artadi elkartean jokatu zuten. Xabi Altunak eta Jon Urteagak irabazi zuten, eta haiek sailkatu dira Gipuzkoako finalerako.
Aramako Arrikutz elkartean, bestetik, larunbatean jokatu zuten herriko saioa, sei bikotek. Iñigo Oiarbidek eta Joxemari Gorostizuk irabazi zieten finala Domingo Gorostizu-Xebero Zubeldiari. Lehenengo bikotea bakarrik igaro da Gipuzkoakora.
Gipuzkoar finala Zaldibian
Herrietako kanporaketak zehazten ari dira, pixkanaka. Oraingoz, beste bi daude jarrita: Itsasondon urtarrilaren 19an (Kaxintanen, 16:00etan) eta Zaldibian urtarrilaren 25ean (Joxepanen, 22:00etan).
Herrialdeetako finalak otsailaren 23an jokatuko dira. Gipuzkoako finala Zaldibian izango da, Herri Antzokian, 15:00etan hasita. Herrietako sailkatuak ariko dira han; bakoitzeko partaidetzaren arabera bikote bat, bi edo hiru joango dira.
Euskal Herri mailako final handia Lizarran (Nafarroa) jokatuko da, martxoaren 16an.