Peoi lanerako lan poltsa osatzeko deia egin du Zaldibiak
ZALDIBIA // Udal lanetan aritzeko peoien lan-poltsa osatzeko deialdia egin du Zaldibiako Udalak. Interesatuek izena urtarrilaren 22ra arte eman dezakete, udaletxean edo zaldibia.eus webgunean. Eskolatze Agiria eta B gidabaimena behar dira.